Teddy Operazioa: Elkartrukatzea EZ DA delitua

[ euskara | castellano | catalá | english | italiano ]

Datorren astelehenean aktibista talde batek copyright-dun abesti bat jaitsiko du SGAEk (Espainiako Egile eta Editore Elkarte Nagusiak) Bilbon duen egoitzaren aurrean.

Interneten musika eta kultura elkartrukatzea ez da delitua, eta hori egintzekin frogatua izan da jada. Elkartrukaketa, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten eboluzio kultural berrien oinarria da eta munduan kontaezinezko jende mordoak praktikatzen du. Kultura elkarren artean zabaltzea erraza, zilegizkoa eta legezkoa dela erakusteko, datorren astelehenean (Azaroak 7) goizeko 11.00etan, aktibista talde bat SGAEren Bilboko egoitzaren aurrean (Gran Vía 29an) bilduko da eta (elkarte horren lehendakaria den) Teddy Baustistaren "Get on Your Knees" abestia deskargatu egingo du bertan, zuzen-zuzenean.

Ekimen hau CompartirEsBueno.Net kanpainatik sortu da, partaide hauek dituena: hacker laborategi ugari, nosoypirata.com webgunea eta baita beste copyleft-aren eta kulturarenganako sarbide irekiaren eskubidearen aldeko hainbat internauta eta aktibista.

Informazio gehiago: http://compartiresbueno.net



COPYLEFT 2005 de Teresa Malina Torrent

Este texto está bajo una licencia Creative Commons Atribucion-CompartirIgual: Eres LIBRE de copiar, distribuir, poner a disposicin ejecutar y modificar esta obra siempre y cuando respetes la autoría e incluyas esta misma nota.

El uso estratégico de la legislación de copyright para darle la vuelta y permitir la libre circulación del conocimiento, técnicas y cultura en ningún modo refleja nuestra aceptación o acuerdo con esta egislación abusiva, mercantilista y privativa.

Licencia de Creative Commons: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/2.5/es/legalcode.es